SOINUGELA: Don Inorrez, Franklin ahizpak

Imanol Ubeda eta Karlos Aranzegik Bide Ertzean taldearen itzalpetik ateratzeko, Don Inorrez taldea eratu zuten 2018an, Paco Loco gitarra jole eta ekoizlearen ezinbesteko partaidetzarekin. Mugigo bila kaleratu zuten orduan eta orain, pandemia garaian, Esku hutsik izeneko bigarren bilduma ederra ekarri digute. Bertatik entzun ditugu: Barre ala negar, Izan liteke, Chuck eta Little, Esku hutsik, Ezpainak ezpainekin, Apokalipsiaren profetak, Auskalopitekus eta Hegalik gabe hegan.

Erma (1938-2002), Aretha (1942-2018) eta Carolyn Franklin (1944.1988) ahizpak gospel, soul eta jazz kantagintzan iragan mendean jaio eta aritutako erraldoiak izan ziren, Aretha handia batez ere. Hirurak ageri dira David Rtzek idatzi eta 2014an argitaratu zen Respect: The Life of Aretha Franklyn liburuan. Orain, espainieraz, Apología y martirologia de la reina del soul izenpean argitaratu berria. Gaur hiru ahizpen kantuok ekarri ditugu Soinugelara. Entzun ditugu:

Erma Franklin-en Piece of my Heart, Abracadabra, Medley (The Electric Flag taldearekin) eta Light My Fire. Aretha Franklin-en Try a Little Tenderness, I Never Loved a Man (The Way I Love You), Do Right Woman, Do Right Man, Think, Gentle on My Mind, Respect, Love the One You’re With, You’ve Got a Friend eta Jumpin’ Jack Flash. Carolyn Franklin-en I Don’t Want to Lose You, Reality eta Chain Reaction.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"La nave del olvido" filmak irabazi du Zinegoak Sari Nagusia

al. Mar 15 , 2021
Zinegoakek gaur eman du jakitera 2021eko edizioko palmaresa. Nicol Ruiz Benavidesek zuzendutako “La nave del olvido” film txiletarrak irabazi du Zinegoak Sari Nagusia. Pau Guillen jaialdiaren zuzendariak azpimarratu duenez, aurten palmaresa oso banatuta egon da, baina esan du nabarmentzekoa izan dela saritutako pelikulek mezu positiboak transmititzea. Film laburrei dagokienez, Euskaltelek babesten […]

Honekin lotuak