Zinegoakek gaur eman du jakitera 2021eko edizioko palmaresa. Nicol Ruiz Benavidesek zuzendutako “La nave del olvido” film txiletarrak irabazi du Zinegoak Sari Nagusia. Pau Guillen jaialdiaren zuzendariak azpimarratu duenez, aurten palmaresa oso banatuta egon da, baina esan du nabarmentzekoa izan dela saritutako pelikulek mezu positiboak transmititzea. Film laburrei dagokienez, Euskaltelek babesten duen Publikoaren Saria Pati Cruz zuzendariaren “La amante” komediarentzat izan da.
Aurtengo palmaresa iragartzeaz gain, Zinegoakek edizio honetako balorazioa oso positiboa izan dela adierazi du. Osasun-krisia eta murrizketak gorabehera, aurrez aurreko proiekzioei eutsi ahal izan dietelako eta ikusleen erantzuna bikaina izan delako.
Deskargatu hemen