Urtebete Kafe Antzokirik gabe

Data esanguratsua izan zen guztiontzat 2020ko martxoaren 13a. Egun horretatik gaur arte, ez gara oraindik esnatu koronabirus deituriko amets gaiztotik. Martxoaren bigarren astean, komunikabide guztiek pandemia baten berri eman eta gero, inork ez zuen imajinatuko maiatza arte etxean egongo ginetik, ez eta urte oso bat igaro ostean, oraindik musukoa prakak janztea bezain ezinbestekoa izango zenik. Pandemiaren biktima handienetako bat ostalaritza izan da azken hilabeteotan, baina sektore horren barruan ere, badaude are gehiago eta gutxiago sufritu dutenak. Bilboko Kafe Antzokiak, esaterako, urtebete darama itxita, berriro noiz irekiko jakin gabe. Inguruetan eta Bilbon bertan utzitako hutsuneaz gain, bertako langileak ere ERTEn daude, eta, beraz, lanik gabe.

Kafe Antzokia ez da antzoki soil bat; euskararen arnasgunea ere bada, nolabait euskal kultura eta hizkuntza bera bultzatzeaz gain, inklusioa ardatz duen lekua da. Bertan, elkarren arteko hariak lotzeaz gain, euskal musikaren eta euskal artisten esparru librea da Kafe Antzokia, alegia, plaza gunea. Urtebete itxita egon eta gero, gizartean utzitako hutsuneaz hitz egin digute bertako langileek.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Amaiurko gazteluaren setioaren inguruko komiki lehiaketa martxan da

az. Mar 17 , 2021
Lehiaketaren lehen aldi honetarako gaitzat Amaiurko gazteluaren setioa aukeratu da Gure herriaren Historiaren momentu zehatz batean gertatutakoa komiki-kontakizun bilakatzeko helburuarekin ekin diote ikastolen jaiek Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketari. 14-16 urte bitarteko gazteei zuzendua, apirilaren 30a arteko epea izango dute lanak aurkezteko; bakarka edo taldean egin daitezke. Komiki lehiaketaren lehen […]

Honekin lotuak