Euskal Herriko itsas zabaleko lehen haztegia asteon ARGIAn

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia; Getarian dago eta hegalaburra, atun gorria, gizentzeko bi kaiola handi dira. Ez dago informazioa askorik eta dagoen apurra bildu dute erreportajean. Bestalde, Milvian Aspuac izeneko emakumea elkarrizketatu dute: maia herri indigenakoa da eta maia herriaz eta komunitateaz aritu da. Bukatzeko, urteroko gehigarria: Sagarrondotik. Aurtengoak bi atal ditu: Ozetako sagar zuku ekologikoa eta Euskal Sagardoa sor-marka lurralde guztietara zabaltzeko prozesua.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #240: Izaki Gardenak, Kim Deal, Michael Kiwanuka, Fontaines DC, Galder, Rex Orange County

og. Abe 12 , 2024
Gaur Izaki Gardenak taldearen disko berriarekin abiatuko dugu saioa. Diskoak Orube izena du eta rock tentsio neurtua eskaintzen dute eta aspaldiko partez hain berezko dituzten amerikana soinuok biltzen gaituzte diskoa entzutean. Formazioaren etapa berri bat irekitzen dute disko honekin. Kim Deal musikariaren azken diskoa dator hurrengoa. Pixies taldeko kideak, proiektu […]

Honekin lotuak