BERBAZ:MADALEN GOIRIA, etxeko hezkuntza edo Homeschooling delakoaz

1

Eskolaratzea eta umeak heztea bat al dira? Ba al dago umeak eskolatik kanpo haztea? Zer dela eta?  Zer onura dakar horrek? Zer zailtasun? Badira umeak eskolatik kanpo hobeto hazi daitezkeela uste dutenak. Izatez, eskola fenomeno barria dogu gizartean. (Espainian 1857koa omen gaia lehenegoz arautzen zuen Moyano legea. Gaur badira gure artean beste bide batzuk hartzen ari diren gurasoak.)

Legeak estuak dira, baina gauzak bestela egiteko aukerak ere, ugari. Esaterako, atzerriko zentru batean umeak matrikulatzea.
Bestela jarduteko arrazoiak? Umeen izatea eta erritmoa erdigunean jartzea konfiantzaz, eskolaren “kurrikulum izkutua” saihestea, erosotasuna, gurasoek eta ingurukoek parte hartzeko aukera oparoagoa, ekonomia…  Madalen Goiria berbakide aparta honetaz guztiaz mintzatzeko, hiru urte luze daramatzalako gaia aztertzen.

“Zenbat eta gehiago sakondu, galdera gehiago buruan”  esan digu berak.

Erreferentziak:

* Madalenen bloga: http://madalen.wordpress.com/  ; euskarazko aleak: http://madalen.wordpress.com/euskaraz/
* Egileak: John Taylor Gatto, John Holt (growing without school), Ivan Illich,…
* ALE (Asociación para la Libre Educación): http://educacionlibre.org

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

One thought on “BERBAZ:MADALEN GOIRIA, etxeko hezkuntza edo Homeschooling delakoaz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Eako Poesia egunak

ol. Uzt 16 , 2010
Larunbat eta igande honetan egingo dituztenak, Herrijari Emon Arnasa kultur elkarteak antolatuta eta auzolanean oinarrituta. Bertan, poesiaz gain, musika, antzerkia eta ekitaldi berezi gehiago izango dira literatur zaleek, herritarrek eta idazleek elkarren berri izan dezaten, Asun Landa jardunaldi hauetako partaideak azaldu digunez. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Honekin lotuak