POTTO: KORRIKAren harira, Erandion izan zen saioa eta Getariako Bertso-Eguneko kontu kantuak

1

Gaur ere POTTO egin dugu GURE Bilbo Hiria irratia. Martxora arte egin eta, KORRIKAren harira, Erandion izan zen saioa ekarri dugu, aukeraketa diktatorialean. Udaletxe aurreko plazan kantuan izan ziren Inazio Vidal eta Onintza Enbeita.
Getarian izan zen Bertso-Egunera ere joan gara, eta, bat-batekoak barik, prestatutako bertsoak hedatu ditugu: Eli Pagola eta Maider Arregi, Rosi Lazkano eta Manex Agirre!
Xenpelarrek eta Agirre anaiek ere kabida izan dute gaurko kolpean.
Bukatzeko, TUBACEXeko langileei besarkadarik estuena!

Deskargatu hemen.

One thought on “POTTO: KORRIKAren harira, Erandion izan zen saioa eta Getariako Bertso-Eguneko kontu kantuak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Kalakan taldeak Artizar diskoa aurkeztu digu

og. Api 15 , 2021
Hamasei doinu bildu ditu Kalakan taldeak Artizar izeneko diskoan. 15 doinu tradizional bildu dituzte eta irakurketa berritu ekarri dute. Abesti tradizionalak berritzeko lanaz eta efektu kosmikoez mintzatu gara luze  Jamixel Bereau, Xan Errotabehere eta Bixente Etchegarayrekin. 20 urteko sustraiak atxiki ditugu, baina janzkera aldatu dute. Igandean Bilboko Campos Eliseos Antzokian […]

Honekin lotuak