POTTO: OROZKO ETA BILBON IZAN BEHARREKO SAIOAK BILLABONATIK

Kondfinamenduak arintzen ari zaizkigun honetan, POTTO saioaren beste saio bat dugu honekoa. OROZKO eta BILBO bisitatu behar genituen, baina COVID-!9 gaitzak Billabonan zentralizatu dizkigu saioak, Bertsozale elkartearen egoitzan. Hantxe izan zen Orozkoko Ez Da Kasualitatea bertso-saio musikatua (Oihana Iguaran, Alaia Martin eta Onintza Enbeita), eta Bilboko Kafe Antzokian izan beharreko POTTO bertso-bazkaria, akabuan bermut-saio bilakatua (Andoni Egaña eta Alaia Martin). Saio horietako bertso hautatuak dira entungai, aukeraketa diktatorialean. biba el berso!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

INOR EZ DA KROKETA BERE HERRIAN: Marmitakoa

ol. Mai 29 , 2020
Lapikoak sutan, tomate eta piper txikituak, zuritutako patatak eta hegaluze zatiak… Inor ez da kroketa bere herrian gaurkoan Marmitakoa sukaldatuko dugu. Erabiltzen diren osagaiak ondo kontrolatu behar dira. Marmitakoak ez du beste sekreturik. Marmitako izena arrantzaleek erabilitako marmita edo lapikotik datorkio. Kantabriako ekialdean gaztelaniazko marmita edo frantsesezko marmite izena du, […]

Honekin lotuak