POTTO: Donibane Lohitzune, azkenaurreko geltokia

Bertsolari Txapelketa nagusiaren trenak Donibane Lohitzunen izan zuen azkenaurreko geltokia (BECen jokatuko den final handia kontuan izan gabe); eta ari da jada zehazten finaleko zortzikotea. Donibaneko saioan Igor Elortzak mahai gainean koplea eman zuen eta txapelarako bere hautagaitza aldarrikatu. Maialen Lujanbio sailkatu zen bigarren, eta atzetik izan zituzten Julio Soto eta Jone Uria.
Gaurko POTTOra Donibane Lohitzuneko saioan izandako bertso-kanturik onenak ekarri ditugu, eta baita bertsolarien prosazko berbaldia ere (Igor Elortza eta Jone Uria elkarrikzetatu baititugu).
Bertsoaren mundua, Bilbo HIria irratiaren POTTO saioan

Biba el berso! Gora Apolo

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Koloretxe auzo garaietako emakumeen etxearen aurkezpena

og. Aza 30 , 2017
Bi urte luzetan Galtzagorri emakumeen taldeak San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharreko eragileekin batera ondutako proiektua Koloretxe auzo garaietako emakumeen etxea. Gaur bertan aurkeztuko dute Susana Andino Galtzagorri elkarteko kideak aurkeztu digu proiektua. Emakumeen Etxeak badira zenbait Euskal Herrian. Ermuan, Basaurin, Ondarroan, Donostian… Bilbon ez dago Emakumeen Etxerik, eta Bilbok  beharrezkoa du horrelako espazioa […]

Honekin lotuak