Abian berriro !!

Pasa den astetik ari gara emititzen FM 96.0n, baita bilbohiria.comen ere. Aurten nobedade handirik ez dago, iazkoari jarraitu eta hobetu nahi dugu. Beraz goizean hiru orduko magazina izango dugu eta gero ohiko errepikapenak. Arratsaldean, bestetik, betikoak ibiliko dira: Irratia.com, Piperpolis, Kingston Hiria, Musibla, Soinugela, Berbaz, Artajorran…. Horiekin batera musika arloa bereziki jorratu nahi dugu eta kanta komentatuei arreta berezia eskainiko diegu. Eta beste euskal irratitatik ekarritako irratsaioak ere entzungai izango dituzue Bilbo Hirian. Aipatu guztia eta zertxobait gehiago datorren astetik aurrera webgune honetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLAS GIROAN: PREST aldizkaria (106.a)

az. Urr 6 , 2010
Irailari dagokiona eta azalean Janire Alonso dugu: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajea ere egin dute “Zertan eman duzu uda?” galderarekin. Ohiko atalak ere ez dira honetan falta (Gureak kanpoan edo Inkesta) eta Presten Deustualdeko laguntzaile berriak ere aipatu ditu Lur Malleak, Prest aldizkariko zuzendariak. Hurrengoan, besteak beste, Alex Angulo […]

Honekin lotuak