Bigarren eskuko bizikleten merkatua, Bizi Eskolaren eskutik

Arrigorriagako Bizi Eskolak bigarren eskuko bizikleten lan merkatua antolatu du larunbat honetan, ekainaren 5ean. “Aste Berdea” programazioaren barruan sartzen den ekintza honetan, edonork eraman dezake erabiltzen eztuen bizikleta bat, eta bertan, bigarren aukera bat emango zaie bizikletei. Goizeko 9:00etatik aurrera egongo da saldu nahi diren bizikletak eramateko aukera, eta eguerdiko 13:00ak arte egongo da merkatua zabalik. Bizikletak saldu eta erosteaz gain, horiek konpontzen ikasteko tailerrak eta bizikletan ibiltzen ikastekoak ere eskainduko dituzte. Honetaz gain, proiektuarekin lortutako dirua migraanteei bideratuta egongo da. Gurekin egon da gaurkoan Txetxu Garmendia, Aste Berdea nolakoa izango den, noiz eta non egin eta zertarako izango den azaltzeko! Entzun!

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Etenik gabe abiatu da Klasikoen Irakurketa Jarraituaren XIV.edizioa

og. Eka 3 , 2021
Goizeko 08:00retan hasi da 14.Klasikoen Irakurketa Jarraitua.  Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatutako irakurketa herrikoian, aurten, Bernat Etxepareren Linguae vasconum primitiae lana aukeratu dute; euskaraz argitaratutako lehen liburua, 1545ean kaleratua, alegia. 200 bat lagunek hartuko dute parte guztia ekitaldi honetan; eta berezitasuna, txandaka eta etenik gabe egingo dela. Arriaga plazan pantaila erraldoi […]

Honekin lotuak