Beste Potto saioa bat dugu airean, Bilbo Hiria irratiaren bertsoaren lubakian. Bizkaiko Bertsolari txapelketaren baitan, Gernika eta Arrigorriaga kanporaketen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai. Arrigorriaga eta Gernikan Iruri Altzerreka eta Ibai Amillategi zuzenean sailkatu dira finalaurrekoetara, Mungiako saioan garaile izan zen Mikel Goirienarekin batera. Hurrengo geldialdia, Erandio Biba el verso! https://bilbohiria.com/docs2/2023/potto/231017_potto_gernika_arigoriaga.mp3 […]

Arrigorriagako Bizi Eskolak bigarren eskuko bizikleten lan merkatua antolatu du larunbat honetan, ekainaren 5ean. “Aste Berdea” programazioaren barruan sartzen den ekintza honetan, edonork eraman dezake erabiltzen eztuen bizikleta bat, eta bertan, bigarren aukera bat emango zaie bizikletei. Goizeko 9:00etatik aurrera egongo da saldu nahi diren bizikletak eramateko aukera, eta eguerdiko […]

Abusutik  zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagun izan genituen iragan larunbatean. Bilboko  Zamakola kalea eta Arrigorriagako Ollargan  auzoaren artean kokatuta dago Abusu eta bere izaera ulertzeko auzoaren bilakaera ezagutuko dugu, askotan horrela jakiten baitugu nola garatu diren lekuak eta bertako bizimodua. Arrigorriagako liburutegiko Gotzone Butron batu zaigu saiora. Auzoa irakurlea […]