Argia astekariko hiru gai aipatu ditugu. Gasteizen zaintza kamera berriak jarri nahi dituzte, kasu zehatz hori hartu eta erreportajea ondu dute. Txillarre baserriko Peio Rubiori egindako elkarrizketa ere izan dugu mintzagai. Bukatzeko, Amaia Nausia historiagile nafarrak euskara eta nazio identitateei buruzko ikerketa batean hartu du parte, eta hori ere izan dugu mintzagai.
Izan zaitez Eskirol! Igeriketa Artistikoaren sekretuak zabaldu ditugu saio honetan, eta Etxebarriko Urbarri Sincro Club taldea ezagutu. Maider Garcia eta Yrama Simarro izan ditugu kontu-kantari, uretako sirenen egitekoa azaltzen: bainujantzien grazia, uretako ajeak, musika-hautaketa, entrenamenduak… Kolaboratzaile-sarea ere astindu dugu eta Maite Sarasolaren bertsoa(k), Jon Lopezen iritzia (gure waterpolo-man), Kirol-markak eta […]