Enara, hegazti migratzailea. Udaberrian dator, udazkenean badoa. Bilbotik migratu egin behar du herritar ugarik udan, itsasertzeko herrietara. Horrela aldatu zen Aresti Esteban familia osoa Bilbotik Ea herrixkara, Bizkaiko kostaldera. Bere asmoa bertan denboraldi luzeak pasatzea zen. Gabriel Aresti larri gaixorik zegoen, eta medikuek agindu zioten atsedena hartzea giro lasai eta baketsuan.
Bilbo da Gabriel Arestiren etxea. Aitaren etxea eragotzia, debekatua, lapurtua. Arestiren ibilaldi bilbotarra hasi dean, Bilboren egoera ez zen batere gozoa: Deustu lokartua, Neguri aberetua. “ Hau ez da Euzkadi-dio orduan Arestik- hau Gaztela da”. https://bilbohiria.com/docs2/2022/bilbongabrielaresti/16_bilbon_dabil_gabriel_aresti_bilbo_da_etxea_16.mp3 Deskargatu hemen.