SOINUGELA: Unidad Alavesa, Culture, Richard eta Linda Thompson, Ibil Bedi, Paul Weller-en aukerak

Orain pare bat hilabete, Ataun-Lazkao inguruko Unidad Alavesa taldearen 3. bilduma, Made in Germany, aurkeztu ziguten. Besteak beste, Brigada Criminal eta Bizardunak taldeetan ibilitakoak dira taldekideak. Berriro ere, eta hirugarrenez, soinu-harrikada ederra bota digute belarrietara eta, Unidad Alavesa gure gustuko taldea izanik, disko berri honetatik kantu batzuk entzun ditugu: Zegama, Arima zartatua, Nere Mauleko maitalea, Gregorio XVII, Osaba Tomas, Etsipenez eta Oh Cryer.

Gipuzkoa sakonetik Jamaikara joan gara ondoren, rastafarien lurraldera, Culture hirukote paregabea entzutera. Talde honek, 70eko urteen bukaeran, Sonia Pottinger-en High Note disko-etxerako grabatu zituen kantu batzuk entzun ditugu: Work on Natty, This Train, Jah Rastafari, Children of Zion.

Richard Thompson kantuegile, kantari eta gitarra jolerik distiratsuena dugu Ingalaterrako herri musikaren azkeneko sei hamarkadotan. Fairport Convention-en hasi zen, baina 1972an Linda Petersekin, gerora bere emaztea izango zenarekin, bikote ikaragarri arrakastatsua osatu zuen. 1972-1982 tartean sei bilduma eder egin zituzten. Aurten, Hard Luck Stories izenpean, zortzi CDko kutxa atera dute, 117 kantu jasotzen dituena. Bilduma zabal honetatik kantu batzuk entzun ditugu: The World is a Wonderful Place (1972), When I Get to the Border (1974), I Want to See the Bright Lights Again (1974), A Heart Needs a Home (1974), Dimming of the Day (1975), Don’t Let a Thief Steal into Your Heart (1976), Borrowed Time (1979) eta Wall of Death (1982).

Ibil Bedi, 2018an Nafarroan sorturiko pop musika taldea dugu, bi neska eta hiru mutilek sortu zuten taldea eta beraien pare bat kanta entzun ditugu: Ama (2019) eta Beltxarga beltza (2021).

Deskargatu hemen.

 

One thought on “SOINUGELA: Unidad Alavesa, Culture, Richard eta Linda Thompson, Ibil Bedi, Paul Weller-en aukerak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Irurtzungo Pikuxar euskal txoko berria ezagutu dugu

ol. Ira 3 , 2021
Pikuxar euskal txokoa ezagutuko dugu, Irurtzunen kokatuta dago eta 2003an sortu zen, euskaldunon elkargunea izateko asmoz, euskararen normalizazioan lan egiteko asmoz, eta ordutik hainbat ekimen egin dituzte. Nerea Balda etorri zaigu Bakaikura eta urteetako ibilbidea kontatu digu. Azken urteetan salto ederra eta handia eman eta  Pikuxar egoitza aldatu dute. Ekainaren […]

Honekin lotuak