SIUNUGELA: Aretha Franklinen kantu arraroak eta grabatugabeak

Aretha    Oraingo saio hau aurreko astekoa amaitu genuen bezala hasi dugu: Sly and The Family Stone taldearen musika entzunez. Geroztik, reggae doinuak heldu zaizkigu Toots and The Maytalsen azken diskoan: Light Your Light (Piztu zure argia). Bitxikeria bat aurkeztu digu geroago Pedro Elias Igartuak: Mojo aldizkariak, tabakoa eta alkohola aitzakia hartuta, bere azken zenbakiarekin batera kaleratu duen Cigarrettes And Alcohol izeneko bilduma bikaina. Bilduma horretatik Jerry Lee Lewisen eta Dina Washingtonen kantu bana entzun dugu. Blues giroan murgildu gara gero, Duke Robillard´sen azken lana ezagugtzeko asmotan. Euskal Herrira etorri gara ondoren, Txuma Murugarrenen Marjinalia diskotik eta Jabi Muguruzaren Konplizeak diskotik bi kanta entzunez, hurrenez hurren. Gaurko monografikoa Aretha Franklin soul kantari handiari dedikatuta egon da. Izan ere, bilduma eder bat plazaratu baitute New Yorkeko izarraren kantu arraroekin eta orain arte grabatutakoekin. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Erregai fosilak agortzen ari dira

al. Urr 29 , 2007
    Aldaketa klimatikoaren eragina zientzilari bakar batek ukatzen ez duenean, gure gizartea erregai fosiletan oinarrituta dagoela ohartarazi digu Josu Larrinagak. Duela gutxi Berria egunkariak atera ikerketa batean Euskal Herriak halako 3 beharko lituzkeela defizita ekologikoa ez izateko irakurri ondoren, egungo ereduari alternatibak emateko (eta praktikan jartzeko) momentua heldu da: lehenik […]

Honekin lotuak