Gaur hasiko da Iñigo Cabacasen hilketa argitzeko epaiketa

Hamalau saio eta ehun lekuko baino gehiagoren testigantza jasotzea aurreikusten ditu Cabacas auziko epaiketan. Sei ertzain epaituko dituzte.  Akusazio partikularrak ertzainei leporatzen die Iñigo Cabacas zuhurtziagabekeriaz hiltzea. Fiskaltzak, berriz, absoluzioa eskatu du. Cabasen heriotzatik sei urte eta erdi igaro direnean hasiko da epaiketa. Iñigo Cabacas 2012ko apirilaren 5ean zauritu zuen Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek, eta bost egun geroago hil zen kolpearen ondorioz. Epaiketa hasieraren bezperan eta gaur elkarretaratze jendetsua egin dituzte epaitegi aurrean, babesa eta benetako justizia eskatzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PLAZERA ZEURE ESKUETAN: Zer da lumofobia?

al. Urr 15 , 2018
Gaurko saioan Mikel Oribe eta Amaia Urrejola sexologoak lumofobia( plumofobia) izan dute mintzagai. Gure gizartean badira lumofofia dutenak, hau da, jarrera femeninoa duten gayak kritikatzen dituztenak. Jarrera femenino horiek ahultasun moduan ulertzen dituzte; femeninoa den guztia gutxiesten dute, maskulinitatea goratuz. Eta ez du sexu gustuekin zer ikusirik; jarrera femeninoak kritikatzearekin […]

Honekin lotuak