Gaurkoan bi gai jorratu ditu Josu Larrinagak: alde batetik AHT Euskal Herrian, eta hasteko egitasmo horretarako dirua dexente murriztu dutela esan digu Josuk, eta horri ere lotuta lanen geldotasuna azpimarratu du. Deigarria da espainiar enpresari garrantzitsu batzuen iritzia: “AHTrekin parranda bukatu da, eta dirua ondo gastatu behar da”. Bestetik, Hungarian izandako isurketa toxikoa izan du mintzagai.
Solaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
az. Urr 13 , 2010
Irailari dagokiona eta azalean Garikoitz Goikoetxea, Bilboko Konpartsen bozeramailea: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajean, aldiz, Mahatsorriak Boisen (AEBetan) landu dute. Horrez gain, Uribarri-Matiko eta Solokoetxeko jaiak, Baltistanesko herritarrak (argazkiak) edo Santutxuko mendi martxa, Lur Mallea Mahatserriko Berton aldizkariko zuzendariak komentatu duenez. Eta horiekin batera ohiko atalak: Hurre hurretik, Inkesta… […]