KIROL ESKIROL: Autoen burrunba, gasolina eta ke artean

1

Bueltan gaude KIROL ESKIROL saioan, gaurkoan autoen burrunba, gasolina eta ke artean egin dugu saioa. Errebueltetan eskufrenoari eragin eta asfalto gainean gurpilen marrazki bleztuak egin ditugu Bilbo Hiria irratian. Ibon Burgoa kopilotu lanetan, eta Erlantz Ibargurengoitia gidaritzan, istripu handirik gabeko bidaia egin dugu: Txomin Arana rally pilotua elkarrizketatu du Jon Joseba Renteria lankideak eta Gaizka Torrontegirekin ere berba egiteko aukera izan dugu.
Saioaren erdigunean Iñigo Zelaia bakaikuarra izan da, motocrossean hasi eta egun igoeretan dabilen sakandar pilotua. Victor Beaskoetxea kolaboratzailearen kronika biziak lagun, notizien tartea dugu saioaren azkenburuko.

On egin eta… egin zarata!

Deskargatu hemen.

One thought on “KIROL ESKIROL: Autoen burrunba, gasolina eta ke artean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Handitzen, handitzen

lr. Urr 16 , 2021
Gaur Ilargi eta Lur larrituta etorri dira nagusiagoak izan nahi dutelako baina aztertu ostean momentuan bizi ditugun gauzetaz gozatu behar dugula konturatu dira, garai bakoitzak bere alde onak eta txarrak dutelako. https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/211014_gaur_gaurezdagoeskolarik_nagusia.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak