Beste bala bat prest dugu Bilbo Hiriaren KIROL ESKIROL saioan. Kirolaren lubakian, gaurkoan Emakumeak Kirolean; Kirola eta Emakumeak gaia aztertu dugu Ane Urkiri kazetariarekin. Bilboko Universitario Errugbi taldeko Anjela Crespo elkarrizketatu dugu eta Victor Beaskoetxea eta Iker Gurrutxaga kronikalarien ekarpena zabaldu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/kirolEskirol/211118_kirol_eskirol_emakumeak_eta_kirola.mp3 Deskargatu hemen.

Kirolaren lubakia dugu KIROL ESKIROL, Bilbo Hiria irratiaren uhinetan. Gaurkoan piragua mundua aztertu dugu, eta bidaian lagun izan ditugu Ander Elosegi eta Maialen Chourraut olinpiar kirolari handiak. Estudioko tertuliara Mikel Bengoetxea hurbildu zaigu, Plentziako piragua elkartearen ordezkari. Notizietarako tarterik ezin ezkutatu, eta Victor Beaskoetxea lagunak pilotaren kronika ekarri dugu (frontoi+furgol). […]

1

Bueltan gaude KIROL ESKIROL saioan, gaurkoan autoen burrunba, gasolina eta ke artean egin dugu saioa. Errebueltetan eskufrenoari eragin eta asfalto gainean gurpilen marrazki bleztuak egin ditugu Bilbo Hiria irratian. Ibon Burgoa kopilotu lanetan, eta Erlantz Ibargurengoitia gidaritzan, istripu handirik gabeko bidaia egin dugu: Txomin Arana rally pilotua elkarrizketatu du Jon […]