Bertako Nikola Euskaltegiak antolatuta martxoaren 17an burutu zuten ekitaldi berezi hori Bizkaiko Uribe Kostan, Sopelan hain zuzen. Partehartzea eta giroa inoiz baino handiagoa lortu dute aurtengo edizioan eta, urtero bezala, giro ezin hobea sortu zen egun osoan. Ondo pasatzeaz gain, euskarazko esaera zaharrak berreskuratu, ikasi eta eguneroko jardunean erabiltzea helburu duen lehiaketa honek XIV. edizioa zuen aurtengoa.
Bi zatitan banatzen da lehiaketa, bietan bertsolarien ezinbesteko laguntzarekin. Goizeko kanporaketan hainbat taldek bilduta osatzen dute tabernarik taberna ibiliko den talde handiago bat. Talde horietako bakoitzak ibilbide jakina egin behar du herriko taberna zehatz batzuetatik. Taberna bakoitzean bertsolariak bertso jarria bota eta, txandaka, taldeek asmatu behar dute aldez aurretik ikasitako 100 esaerako zerrendatik zein esaerari egiten dion aipamena bertsoak. Goizeko errondan finalista geratu diren taldeak arratsaldeko finalera pasako dira. Bazkalostean, Xabi Paya eta Oihana Bartra bertsolarien bat-bateko bertsoekin egin zen finala. Gure lankide Mieltxo Monfortek osatutako erreportajea eskuratzeko klikatu HEMEN.
One thought on “ERREPORTAJEA: Sopelako Esaera Zaharren XIV. Lehiaketa”