Piperpolisera aste honetan Zea Mays taldeko Piti, Aiora eta Ruben etorri dira. Haiekin batera Errekaldeko laukotearen lan berria ezagutu dugu. “Era” izena dauka disko berri honek eta berarekin musika sortu, entzun, bizitzeko eta sentitzeko erak pila dira erakusten dute. Diskoa ez da dendatan salgai egongo eta eskaintzen ari diren kontzertu biran sarrerarekin batera banatzen ari dira.
Bestetik, umorea eta kritika izan ditugu. Egunero Berria egunkarian zintak argitaratzen ditu Zaldieroak. Horiek liburu batean bildu egin ohi hiru urtean behin. Azken bildumaz, hirugarrenaz (De rerum natura 3) aritzeaz gain egunerokotasunaren umorezko egin beharrekoei buruz, pertsonaie buruz eta gertaerak beraiei buruz mintzatu gara Patxi Huarte egilearekin.
Saioa entzuteko klikatu HEMEN