Bilboko Udalak, Gabriel Aresti Kultur Elkarteak eta Erroa argitaletxeak Karmelo Landak idatzitako Bilbon dabil Gabriel Aresti liburua aurkeztu dute. Liburuak ibilbidea egiten du Bilbon barna, Aresti bizi izandako, bere testuetan aipatutako edo jardundako lekuak ageri dira bertan eta, horiekin, «Bilbo sakon ezagutzeko gida bat» osatu du egileak. Karmelo Landa irakasle eta ikertzailea izan da liburuko testuen eta egituraren sortzailea. 16 geraleku proposatzen ditu egileak. Honatx Landak udaletxeko aurkezpenean esandakoak:
Deskargatu hemen.