Iragan ostiralean, Donibane Lohizuneko Dukontenia gelan, Gora Euskal Herrientsak! saiakera grafikoa aurkeztu zuen Asisko Urmeneta marrazkilariak. Nor zen Kapitolina Buztintze? Nor ziren Katalina Alastuei, Malena Jauregiberri eta Maritxu Olabe? Euskal Herriko maistrak, errientsak, emakume aitzindariak kulturaren transmisioan, eta itzalean geratu eta ahanzturan erori dira, beste asko bezala. Gora euskal (h)errientsak! […]

Asisko Urmenetak aretoa lepo dagoela aurkeztu du Gora Euskal Herrientsak saiakera grafikoa. Bertan bost errientsa edo irakasle garrantzitsuri omenaldia egin nahi die, hala nola Kapitolina Buztintze Larrondo -Uxue, 1867-, Malena Jauregiberri Erbin -Aloze, 1884-, Jule Fernandez Zabaleta -Iruñea, 1898-, Katalina Alastuei Garaikoetxea -Iruñea, 1899-, Elbira Zipitria Irastortza -Donostia, 1906-, haien […]

Erroa argitaletxeak Idatzi behar nizkizunak eleberri beltza aurkeztu du Durangoko azokan. Nerea Loiolak idatzitako eleberrian Barbara da protagonista, liburuak badu misterio eta suspentsetik. Barbara Uribar dugu protagonista, Argentinara joan den aktoregai euskalduna. Familiaren iragan hurbileko sekretuak ezagutzeko bidaiari ekingo dio, erakusketa bateko argazki baten haritik tiraka. Buenos Aires, Iruñea, Bilbo… […]

Familia Bilbotar bat osatu nahi hirian, eta garaiak ez dira errazak ahalegin horretan. Elkar ezagutu eta elkar hartu bikoteak. Lana lortu beharra, ondoren non bizi, etxebizitza propioa eskuratu eta gurasoen etxea utzi, bizitza egunerokotasunean libratu beharra, bikotearena eta bestearen atzetik datozen hiru alabena. Kontadore eta poeta, senarra eta emaztea, alabak […]

Larunbatean areto nagusian Xabier Monasterio Gabriel Aresti kultur elkarteko kideak eta Karmelo Landa ikerlariak “Bilbon dabil Gabriel Aresti” liburuaren aurkezpena egin zuten. Liburua berezia da, izan ere Bilbon barrena ibilbide bat proposatzen digu egileak, 16 geralekurekin. Ibilbidean zehar idazlearen obra, eta Bilboren historia ezagutzeko aukera ematen digu. Hemen aurkezpena entzungai. […]

Bilboko Udalak, Gabriel Aresti Kultur Elkarteak eta Erroa argitaletxeak Karmelo Landak idatzitako Bilbon dabil Gabriel Aresti liburua aurkeztu dute. Liburuak ibilbidea egiten du Bilbon barna, Aresti bizi izandako, bere testuetan aipatutako edo jardundako lekuak ageri dira bertan eta, horiekin, «Bilbo sakon ezagutzeko gida bat» osatu du egileak. Karmelo Landa irakasle […]

Zenbat Gara elkartearen ekimena den Erroa argitaletxearen laguntzaz, beren  funtsetik aukeratutako liburu baten pasartea irakurriko dizuegu egunero. Gaurkoan Slawomir Mrozek poloniar antzerkigileak idatzitako Zuhaitza ipuin laburra entzutea proposatu nahi dizuegu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200325_IrakurketaXabier_Zuhaitza%20.mp3 Deskargatu hemen.

1

Asisko Urmenetak AztiHitza, Agosti Xahoren Biografikoa izeneko komiki liburua aurkeztu du gaur goizean Bilboko Kafe Antzokian.  Agosti Xaho zuberotar pentsalari, feminista, antiklerikala, kazetari eta ekintzailearen bizitzari buruzko liburua egin du Asisko Urmenetak, haren Bidaia Nafarroara liburua oinarritzat hartuta, bere irudia eta pentsamendua gaurko egunetara ekartzeko asmoz. AztiHitza palindromoa erabilita, Agosti […]