Bilboko auzo elkarteen federazioak, gaurko berriz ere mobilizazioak deitu ditu hainbat auzoetako anbulategien aurrean. Azken urteean emandako murrizketak eta lehen mailako arretak bizi duen egoera salatuko dute berri ere.Aurrez aurreko arretara itzultzea itxaronaldi hain luzerik gabe; SAMUReko anbulantzia-zerbitzua mantentzea; Bilboko jendeak konfiantzazko familia-medikuak berreskuratzea; Osakidetzako langileek baldintza duinetan lan egitea; osasun mentalean inbertitzea; eta urtez urte erretiroa hartzen duten langileen ordezkapenak eta plazak betetzeko beharrezkoak diren lanpostuak sortzea. Horiek izan dira Alde Zaharra, Basurtu, Otxarkoaga, Deustu, Errekalde, Santutxu, Uribarri eta Zorrotzako anbulatorioetan eskatu dituzten neurrietako batzuk.
Deskargatu hemen.