Gabriel Arestiri omenaldia egingo diote ostiralean, euskal kulturan egindako lanagatik

Euskal kulturaren garapenean egindako lanagatik omenduko dute Gabriel Aresti ostiralean, urriaren 19an Euskaltzaindiaren egoitzan. Aresti eta bere garaia, Hizkuntza biziberritzearen bidegileak izenpean 1960 eta 1975 artean euskalgintzan emandako urratsak aztertuko dituzte;  Aresti eta bere garaikideen lanaren analisia eginez.   Egun osoko egitaraua izango da, goizean zehar hitzaldiak eta arratsaldean musika eta poesia erakustaldiekin. Juan Mari Aburto, Andres Urrutia eta Xabier Monasteriok emango diote hasiera eta goizeko 9:30etatik eguerdiko 12:30ak bitarte, euskara batuaren eta euskal kulturaren hastapenen analisi kronologiko bat egingo dute, ordu erdiko saioetan bananduta. Goizeko egitaraua amaituta, arratsaldeko zazpietan hasiko da azken ekitaldia.  Rogelio Botanz eta Rafa Rueda izango dira Arestiren poesiei musika jartzen, eta Udane Goikoetxea izango dute lagun poemen irakurtaldian.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Eñaut Elorrietak Kaabestri String Ensemble hari boskotearekin batera Harian proiektua aurkeztu du

ar. Urr 16 , 2018
Eñaut Elorrietak Harian izeneko proiektua aurkeztu du. Kaabestri String Ensemble hari boskotearekin ariko da. Euskadiko Orkestra sinfonikako bost musikarik osatzen dute, bi biolin, biola, txelo eta kontrabaxua. Bere ibilbideko errepertorioko kantuak moldatu dituzte eta baita bertsioak prestatu. Kantu berriak ere sortu ditu hari laukotearekin batera. Kantuen moldaketak Fernando Velazquez, Carlos […]

Honekin lotuak