POTTO: Abusu ikastolan izandako bertso-maratoiaren akabuko atala

Gaurkoan, Abusu ikastolan izandako bertso-maratoia eskaini dugu, bigarren eta akabuko atala. Bertan kantuan izan ditugu TAKET bertso-eskolako kideak (Mikel Goiriena, Asier Legarreta, Ibon Larrazabal) + Unai Iturriaga; Gipuzkoako ordezkariak Axier Iriondo, Antton Fernandez eta Ander Aranburu; Arabako bertsolari historikoak: Asier Otamendi, Felipe Zelaieta, Rikardo Gonzalez de Durango eta Serapio Lopez; Onintza Enbeita eta POTOJORRAN bertso-eskola; Ibon Iza; Lilibertso eskolako kideak: Aitor Etxeberriazarraga eta Koldo Gezuraga; Aitor Esteban “Garrote” eta Eneko Fernandez Maritxalar handiaren eskaintza TUBACEX enpresako langileei

Dena ezin eskaini eta… Biba aukeraketa diktatoriala!
On egin!

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ibon koteron musikaria prest Farolin izateko

og. Ots 24 , 2022
Ibon Koteron musikaria eta Gemma Martinez aktorea hautatu ditu Bilboko Jai Batzorde Mistoak aurtengo “Farolin” eta “Zaranbolas”, Bizkaiko hiriburuko inauterietako pertsonaia nagusi, alegia. Umorezko “epaia” egingo diete biei otsailaren. Pozik agertu da Ibon Farolin izendatu dutelako eta dagoeneko pertsonaian bete betean sartu da. Musikaz berba egin dugu, jai herrikoietan duen […]

Honekin lotuak