Ibon Koteron musikaria eta Gemma Martinez aktorea hautatu ditu Bilboko Jai Batzorde Mistoak aurtengo “Farolin” eta “Zaranbolas”, Bizkaiko hiriburuko inauterietako pertsonaia nagusi, alegia. Umorezko “epaia” egingo diete biei otsailaren. Pozik agertu da Ibon Farolin izendatu dutelako eta dagoeneko pertsonaian bete betean sartu da. Musikaz berba egin dugu, jai herrikoietan duen garrantsiaz, egun hauetan ere izango dugu aukera albokaren doinuez gozatzeko.
Ostegunarekin abiatuko dira Bilboko aratusteak, konpartsetako Ioritz batu zaigu gure sintoniara. Aurreko asteburuko kopla eta torraden lehiaketan izandako giro aparta azpimarratu du. Gaurtik asteartera bitarte antolatutakoaren xehetasunak ekarri dizkigu. Saila izan bada, lortu dute, lan asko egin ostean inauteriak antolatu eta dei egin dute bilbotarrei parte hartzera. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220224_konpartsak.mp3 Deskargatu hemen. […]