Maite Larburuk “Krak” diskoa aurkeztu digu

Maite Larburuk Krak diskoa plazaratu berri du. Krak bat sentitzen duzunean zatitu egiten zara, baina aurre egiten diozunean indartsuago ateratzen zara. Diskoa, pitzaduraz pitzadura, musikaren bitartez are indartsuago batuko zaituen kantu multzo dela azpimarratu digu Maitek. Bilbon egin dugu bat berarekin, egun hauetan Amua antzezlana eskaintzen baitabil Axut kolektiboko lagunekin. Kantu berrien nondik norakoak deskubritu ditugu eta, elkarrizketa bukatzeko, Arraiak kantua entzun dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Txelotik abiatuta, "Poliedroa" aurkeztu digu Triggerrek

og. Urr 7 , 2021
Eñaut Zubizarretaren egitasmoa dugu Trigger, disko eta liburua aurkeztuko du, Poliedroa izenburuarekin. Biolontxelotik abiatuta, musika sortu, ulertu eta bizitzeko proposamen berria dakar Tiggerrek. Eñaut bera hurbildu zaigu irratira bere lana aurkeztera: 19 abestiz osatutako disko bat da, forma eta kolore anitzekoa. Bertan aurki daitezke metala, post-rocka edo drum & bass-a […]

Honekin lotuak