Feminista Saretzen plataformak prentsaurrea egin du, Antolakuntza feministaz zaintza sistema publikoa borrokatu! lelopean, Jesusen Bihotza plazatik aterako da Martxoaren 8ko manifestazio nagusia, 19:30ean. Zaintzari merezi duen garrantzia eman eta lehentasun soziopolitiko eta ekonomikoak berrantolatuko dituen egiturazko aldaketa bat galdegin du BFSk.