Bilbon, Iruñean, Baionan, Donostian… Pasa den larunbatean milaka lagun atera ziren kalera Merkataritza eta Inbertsio Itun Transatlantikoaren aurka. Gaurkoan, Iñaki Barcenak TTIPez hitz egin du: zer den, nola egiten ari diren, zer suposatuko duen, zergatik mobilizatu beharrean gauden…
Gaur hasita, aste honetan Bilboko Kafe Antzokian XIII. Gazte Musika Topaketak izango dira, Kurkuluxetan umeguneak antolatutakoak. Helburua gazteen musikarekiko zaletasuna bultzatzea da, eta “saria” – topaketak dira, ez lehiaketa- Kafe Antzokiko oholtzaren gainean aritzea, Koldo Zelestinok esan digunaren arabera. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150420solaskoldozelestino.mp3 Deskargatu hemen