Gure gizarteak zahartzaroari beldur handia dio eta bizitzaren heren bat zaharrak izango gara, horregatik gaurkoan gai honen inguruan hausnartu dugu Oier Gorosabelekin. Adindunak zaintzen dituen pertsonak oinarrizko ezagutza batzuk beharko lituzkeela dio; besteak beste, delegatzeko, laguntza eskatzeko eta laguntza onartzeko gaitasuna (izan ere, gehienok ez gara superheroiak). Zera gehitu digu: […]

Milaka pertsona irten dira kalera euripean, salatzeko zaintza ezin dela negozio iturri izan. Goizean, piketeak eta protestak egin dira , Bilboko udaletxe aurrean pleno herrikoia izan da, ondoren Etxeko langileek eginiko ekintza izan da estranjeria aurrean. Arratsaldez, manifestazio jendetsuak izan dira. Deitzaileek argi utzi dute greba eguna mugarri izan dela, […]

Emagineko kideek idatzitako “Ez dadin bizitza eten” eta Txalaparta argitaratu berri den liburua izan dugu hizpide. Zainketekin lotutako hainbat aspektu ezberdin jorratuko dituzte saiakeran. Miren Aranguren, Monika Mendiberri eta Ainara Santamariak idatzitako saiakera dugu. Ainara Santamaria izan da gurekin. Zaintzari buruzko liburua dugu, errepaso ederra egiten dute zaintza nola kokatu izan dugun gure gizartean eta azken urteetan […]

Euskal Herriko Mugimendu Feminista burubelarri dabil azaroak 30eko greba feminista orokorra antolatzen. Hamaika dira egiten eta egingo dituzten ekimenak, eta bihar bertan Indautxun hasiko dute Bilboko deriba feminista; haien hitzetan, ibilaldi kolektibo bat, elkarrekin zainketen narratiba integral bat eraikitzeko. Baina ekimenaren nondik norakoak hobeto azalduko dizkigu Maddi Bilbao Alde Zaharreko […]

Euskal Herriko Mugimendu Feministak mobilizaziora deitu du, zaintza sistema publiko baten alde egiteko. Izan ere, bizitza duinen aldeko borroka dela adierazi du mugimenduak. Azaroaren 30eko greba asanbladetan eta kaleetan egingo dela adierazi du mugimendu feministak eta azaroak 30eko greba feminista orokorreko auzo eta herrietako deialdietara batzeko deia egin die herritarrei […]

Feminista Saretzen plataformak prentsaurrea egin du, Antolakuntza feministaz zaintza sistema publikoa borrokatu! lelopean, Jesusen Bihotza plazatik aterako da Martxoaren 8ko manifestazio nagusia, 19:30ean. Zaintzari merezi duen garrantzia eman eta lehentasun soziopolitiko eta ekonomikoak berrantolatuko dituen egiturazko aldaketa bat galdegin du BFSk. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220303_martxoak8.mp3 Deskargatu hemen.

Azaroaren 17arekin batera greba deialdia egin du ELA sindikatuak. Kalera atera dira Hego Euskal Herriko ehunka langile zaintza “publikoa, duina, unibertsala eta doakoa” aldarrikatzera. Zaintza gehienak “pribatizatuta edo merkantilizatuta” daudela salatu du sindikatuak. Halaber, sektoreko profesionalen lan baldintzak hobetzea ezinbestekoa dela adierazi du. Maite Leizegik zaharren egoitzetan eta eguneko zentroetan […]

Osasun krisiak eta konfinamenduak utzi digun argazkia aztertzen gabiltza Bilbo Hiria irratian. Ekonomian ondorio larriak izango ditu, horiek aztertzeko Yolanda Yubeto EHUko ekonomia irakaslearengana jo dugu. Krisi honek argi utzi digu nolako gizarte motan bizi garen. Egoera prekario eta zaurgarritasunean jende asko bizi da, edozein aldaketaren aurrean jende asko babesik […]

Elkartasun sare ezberdinak sortu dira Bilboko auzoetan. Etxetik atera ezinik daudenei laguntzeko. Gaurkoa Indautxu eta Basurtuko zaintza sareak bertatik bertara ezagutu ditugu. Zaintza lanetan dabiltzanak nola antolatu diren kontatu digu Idoiak. Hartutako segurtasun neurriak eta sortutako protakoaloak azaldu dizkigu. Gainera gizarte eragile guztiei irekita daudela nabarmendu digu, pentsionistekin eta sindikatuekin […]

Bilbo Hiria Irratian urbanbat jaialdiaren  berri eman genuen, azaroan izan da. Bertan  hitz egindakoaren berri emateko erreportari lanetan izan dugu Ula Iruretagoiena. Hiria pentsatu eta egiteko unean  zaintzan pentsatzeak zer suposatzen duen izan da debate nagusia. Arraroa dirudien arren, oso ikuspegi berritzailea da hirigintzari leku honetatik begiratzea. Zaintzea ingurune domestiko […]