Emakume langileak askatzeko sozialismoa eraikiz lelopean kalera ateratzeko deia egin du Itaiak

Itaia emakumeon antolakuntza sozialista kalera ateratzeko deia egin du ere Martxoaren 8an. Bilbon 18:30etan Indautxu plazatik egingo dute. Martxoak 8ren harira egiten duten irakurketa egiteko gonbidatu ditugu irratira, Teresa batu zaigu. Lau ardatz landu dituzte. Zaintza eta  lan karga handitu da pandemian, hori agerian geratu da. Administrazioaren eta erakundek ez dutela behar diren baliabideak salatu dute. Emakume langileen zapalkuntza gainditzeko klaseak gainditu eta sozialismoan eraikitako gizarte antolakuntza beharrezkoa ikusten dute. Hipersexualizazioa eta indarkeria matxistaren forma berrien arriskua ere aztertu dute. Testuinguru honetan Martxoaren 8an kalera ateratzeko  deia egin dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Atxilotuak, presondegiak eta hilarazteak (II) #ThemeTime saioa

ol. Mar 4 , 2022
Orain dela ia bost urte Theme Time edo gai baten inguruko Soinugela saio bat egin genuen, atxilotuei eta presondegiei buruzkoa. Orain bigarren atala egin dugu, kantu zerrenda berria aurkeztuz. Askotan torturatuak eta hilak ere izan ziren atxilotuak, batez ere preso politikoen kasuetan. Beste aldetik kantari eta kantuegileen atxiloketak izan ditugu […]

Honekin lotuak