Jose Mari Esparza ekarri du Argia astekariak azalera. Editore, idazle eta ekintzaile
gorri eta independentista tafallarra. Osasunez oso pattal dago eta Reyes Llintxetak elkarrizketa egin dio. Kulturan, Ander Sagardoy elkarrizketatu dute. Zine ekoizlea da, baina zer da zine ekoizlea? Luze eta zabal hitz egin dute berarekin.
1993. urtean sortu zuten Betagarri taldea, ska-rocka izan zuten ardatz, guztira bere ibilbidean hamabi disko argitaratu zituen taldeak eta 2023an hogeita hamar urte bete ditu. Hori ospatzeko taldekideak bildu eta eszenatokira igo dira guztira 5 kontzertu egiteko: bi Gasteizeko Jimmy Jazzen, Iruñeko Totem aretoan beste bat eta Bilboko Kafe Antzokian […]