Maiatzak 2 Eskola jazarpenari aurre egiteko eguna

Maiatzaren 2an, Bullying edo Eskola Jazarpenaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, mundu mailako haur eta gazteen eskola-jazarpenaren eta bullying-aren arriskuaz kontzientziatzeko eta gaur egun haur eta gazteentzat arrisku ikaragarria bihurtu den gaitz hori saihesteko mekanismoak bilatzeko. 2020-2021eko ikasturteko datuak eman ditu Hezkuntza Sailak. Eusko Jaurlaritzaren arabera. 2020-2021eko ikasturtean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletan 966 salaketa aztertu zituzten ikuskariek, eta %13 eskola jazarpen gisa identifikatu zituen: 129 kasu izan ziren, aurreko ikasturtean baino 29 gehiago. Gurasoen elkarteek eta gobernuz kanpoko hainbat erakundek ezarri zuten data, eskola-jazarpenaren arriskuez eta ikastetxeetan indarkeria saihesteko metodoez kontzientziatzeko eta horrelako kasuetan jarduteko protokolo bat ezartzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

FANT-BILBOKO ZINEMALDIA FANTASTIKOA MAIATZAREN 6AN HASIKO DA

al. Mai 2 , 2022
Jaialdiaren programazio osoa prentsaurreko batean aurkeztu da , eta bertan parte hartu dute Gonzalo Olabarria, Kultura eta Gobernantza Zinegotziak; Justo Ezenarro, Jaialdiaren zuzendariak, eta Leire ArtigueFANTeko programazio koordinatzaileak.Prentsaurrekoan, besteak beste, normaltasuna FANTera nola itzultzen den nabarmendu dute: “Ardura eta kontu handiz, pozik gaude FANTez bere distira osoan gozatzeko, 47 saiorekin, nazioarteko gonbidatuak, egoitzak […]

Honekin lotuak