FANT-BILBOKO ZINEMALDIA FANTASTIKOA MAIATZAREN 6AN HASIKO DA

Jaialdiaren programazio osoa prentsaurreko batean aurkeztu da , eta bertan parte hartu dute Gonzalo Olabarria, Kultura eta Gobernantza Zinegotziak; Justo Ezenarro, Jaialdiaren zuzendariak, eta Leire ArtigueFANTeko programazio koordinatzaileak.Prentsaurrekoan, besteak beste, normaltasuna FANTera nola itzultzen den nabarmendu dute: “Ardura eta kontu handiz, pozik gaude FANTez bere distira osoan gozatzeko, 47 saiorekin, nazioarteko gonbidatuak, egoitzak eta pandemia aurreko ordutegiak berreskuratuz. FANT hiriko jaialdi dekanoetako bat da, eta prest gaude berriz ere fantasiazko eta beldurrezko generoa maite duten guztiei gure zinema-aretoetara ongi etorria emateko. Izan ere, programazioz betetako 9 egunetan proposamen interesgarriak, askotarikoak eta berriak aurkituko dituzte”, azpimarratu du Gonzalo Olabarria Zinegotziak. FANT Bilboko Zimenaldi Fantastikoaren 28. edizioa maiatzaren 6an hasiko da, eta maiatzaren 14ra arte iraungo du. Zinemaldia beldurrezko eta fantasiazko zinemaren zaleen zain dago, Gólem – Alhóndiga zinemetan ikusi ahal izango diren hainbat proiekziorekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bolueta ezagutzeko aukera paregabe Bilbao izan programaren barruan

al. Mai 2 , 2022
Bilboko Udalak BILBAO IZAN programaren bisita gidatuen edizio berri bat jarriko du abian. Oraingo honetan, auzo protagonista Bolueta izango da, eta bisitak maiatzaren 3tik 28ra egingo dira. Bolueta ezagutu nahi duenak aukera paregabea izango du maiatzean.Lezama-Leguizamon familiaren domeinuak izandakoak aldatuz joan dira denboran zehar, gaur egungo Bolueta auzoa bihurtu arte. […]

Honekin lotuak