MUSIBLA #44: Acetone, Courtney Barnett, Katie Herzig, Zoo, Scissor Sisters, Lumi

Gaurko Musibla honetan Acetone taldea entzungo dugu hasieran. Taldea 1992an sortu zen eta 2001ean desegin, baina Light in the Attic izeneko disko etxeak beren abestien bilduma bat kaleratu berri du Acetone 1992 – 2001 (Light in the attic records). Bigarren gonbidatua Courtney Barnett izango dugu. Oso disko ederra kaleratu berri du australiar honek Tell me how you really feel izenekoa eta bertan Need a little time kantu biribila. Katie Herzig oso ezaguna da Ameriketan bere musika iragarkietan, filmetan edo telebistako saiotan agertu ohi delako, onarpen zabala du bere musikak, hona ekarri ditugu bere azken diskoko bi abesti. Iparraldetik Zoo taldea bere musika minimalista eta lakarrarekin etorriko zaizkigu, Scissor Sisters taldearen kantu pare bat gogoratuko ditugu, haietako bat Laura, euren hit ezagunena eta, bukatzeko, Lapurdiko Lumi taldea entzungo dugu, pop elektrikoa jorratzen duen bikote interesgarria. Ondo izan.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Taula gainetik bi antzezlan, 7ak bat eta Lur

az. Urr 24 , 2018
ATX teatroak azaroaren 2an “7ak bat. Gaiztoetan gaiztoena” antzezlana Azpeitian estreinatuko du. Ikuskizuna sorkuntza lan kolektiboa eginez hiru egonalditan ondu dute. Azken txanpan sartuta harrapatu ditugu. Zazpi Bekatu kapitaletan eta bekatuaren kontzeptu orokorrean oinarrituta, Victor Frankensteinek egin  bezala, izaki berriari emango diote bizia;  piztia grotesko, basati eta gupidagabea, komikotasunez, satiraz […]

Honekin lotuak