MUSIBLA #168: Walt Disco, Txo, Karol Conka, Confidence Man, Empty Files, Frikun, Hurray For The Riff Raff

Aurreko saioa Eskoziatik datorren banda txundigarri batekin itxi genuen. Sintetizadoreak eta gitarra zorrotzak erabiltzen dituzte eta emaitza asko gustatzen zaigu. Walt Disco dute izena eta Unlearning da euren azken grabazioa. Segidan Txo proiektuaren musikarekin jarraituko dugu. Walt Discok eta Txok badute zerbait komunean: dantzagarria da euren musika baina ez erraza, ez soila, ez txuria. Soinu erritmiko eta giro hipnotikoak lortzen ditu Eklektrikoak izeneko grabazio honetan. Erritmoan oinarritutako soinuekin jarraituko dugu, izan ere, gure hurrengo gonbidatua Karol Conka dugu, Brasileko musikari honek Urucum izeneko diskoa kaleratu berri du eta bertatik bi abesti entzungo ditugu. Australiatik dator hurrengo taldea. Confidence Man dute izena eta elektro-pop baikorra egiten dute, soul eta motown keinu ugarirekin. Euren azken diskoak TILT du izena. Bilbotik datoz Empty Files taldeko kideak. Eta euren musikak tresna elektronikoak eta organikoak nahasten dituzte dotorezia handiz. Euren azken diskoa Lost Files du izena. Baionatik dator Frikun taldea. Euren musika Afrikako sustraietan oinarrituta garatzen da. Ezerezko Herria da kaleratu duten bigarren diskoak. Eta bukatzeko Hurray For The Riff Raff proiektuak kaleratu duen Life on Earth azken diskotik bi abesti.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Badator Mari Jaia

lr. Abu 12 , 2023
Aste nagusia hastear dago Lur, Ilargi eta amama jaiaz gozatzeko irrikitan daude. Gure laguntxoek Zaparrada haur konpartsarekin hainbat ekintzetan parte hartuko dute (kalejira, ogi tailerra, diskofesta,…). Amamak sorpresa itzela ekarri die: txorroskilo pailazoaren bisita! https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/230714_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak