MUSIBLA #224: EZEZEZ, Dead Ghosts, Juniore, The Smile, J.Martina, Neu Troia

EZEZEZ taldea izango da gure lehenengo astindua gaurkoan. Bere bigarren diskoarekin datoz. Katuzaldia bataiatu dute 12 abestiz osatutako azken lan honi. Gertatzen den bezala, denak jarri dira/gara antza zeinekin eta norekin bilatzen, horrela Idles Parquet Courts, Viagra Boys, eta… Paralisis Permanente ere bai, ez? Unai Madariagak gidatzen duen banda honek ibilbide luzea izango ahal du! Bigarren gonbidatua Dead Ghosts taldearen Hippie Flippin. Kanadarrek ibilbide polita egiten ari dira pixkanaka, lirika hain gutxietsia dagoen garai honetan zaila da Dead Ghosts bezalako talde zirraragarriari merezi duen lekua jartzea. Psikodelia, garajea, LoFi… emaitza biribila. Juniore taldearen txanda hurrengoa. Talde honekin 60-70 hamarkadara goaz, chanson francaise horren ukituak dituzten abesti lanbrotsuek. Ahotsean Anna Jean ahots ilauna eta lanbroz inguratuta, Frantziako ye-ye berria. Emakume-banda paristar hauen azkena Un, Deux, Trois, Bonus. Radiohead taldeak bere lorratza utzi zuen modu askotara. Haietako bat da The Smile taldea. Banda hartako partaideek sortutakoa. Oraingoan Wall Of Eyes izeneko diskoarekin datoz. Barnera biltzen zaituzten soinuak. Hurrengoa J.Martina taldearen azken grabazioa. Talde berezia dugu, pop elektronikoa egiten dutela esango bagenu uste dut ñabardura asko galtzen egongo ginatekeela. Hoberena entzutea, emaizu tarte bat Jaio Naiz Baina izeneko lanari. Neu Troia da Julen Azkonaren (Iruñea, 1993) kantautore ezizena. Gitarra akustikoa abiapuntutzat hartuta, introspekziozko mundu pertsonal baterako gonbidapena dira bere abestiak. Doinuei jarritako letrek garrantzia berezia badute ere, kantautore klasikoaren iruditik baino, gaur egungo indie rocka, popa eta folka ditu influentzia nagusi. Arketipoak izeneko lanarekin bukatuko dugu gaurko saioa. Disfrutatu!

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Mugimendu Sozialistari Bilboko eta Gasteizko jaietan parte hartzen uzteko eskatu dute 150 kulturgilek

ar. Mai 28 , 2024
150 kulturgilek GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari Gasteizen eta Lurgorri konpartsari Bilbon ezarritako betoak salatu dituzte Bilboko Kafe Antzokian egindako agerraldian. Gutun bat sinatu dute “betoen kontra” eta konbidearen alde daudela adierazteko. Sinatzaileetako batzuk dira Fermin Muguruza, Eire, Amets Arzallus eta Olaia Inziarte.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240528_artisten_prentsaurrekoa.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak