Bilboko udal txistulari bandak hamabi kontzertu eskainiko ditu denboraldi berrian

Bilboko txistulari Bandak 2022-2023 denboraldiari begira antolatu dituen kontzertuen egitaraua aurkeztu du gaur goizean. Denboraldia datorren astelehenean, urriak 17, hasi eta datorren urteko apirilaren 3an amaituko da. Gorka Zabaleta, Udal Txistulari Bandako zuzendaria, eta Idoia Kareaga, Bilboko txistulari boskoteko kidea, arduratu dira kontzertu zikloaren xehetasun guztiak azaltzeaz. Bilboko taldeak hamabi kontzertu eskainiko ditu guztira, horietako zortzi Euskalduna Jauregian eta beste lau Bidebarrieta Kulturgunean, Guadalajaran, Iruñean eta Bermeon.Adierazi behar da Gorka Zabaleta azkoitiarrak hasieratik amaierara zuzenduko duen lehen denboraldia izango dela, joan den denboraldiaren erdialdean Garikoitz Mendizabalen lekukoa hartu ondoren. Gorka Bilboko Udal Bandako kide eta txistularia da 2004tik.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #342: [Google protagonista bihurtzen da arlo guztietan]

al. Urr 10 , 2022
Programa honetan Borja bueltatzen da berriak komentatzeko, eta kasu honetan, gai aniztasuna izan dugu: Google Stadia, Google Chrome, Google Maps, Alphabet… Horretaz aparte, adimen artifizialen udako eztandaz hitz egingo dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean342.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak