Aizu aldizkariaren azaroko alea aletu dugu Eñau Mitxelenarekin. AEK-k egindako aldizkarian Olatz Salvador musikaria izan dute protagonista, besteak beste, kaleratu berri duen lanaz, musikaren industriaz eta horrek dakarrenaz aritu dira. Gainera, Ana Goitia komunikatzailea ere elkarrizketatu dute; izan ere, bere bakarrizketa berria, Katana, estreinatu du. Bukatzeko, “Euskara, ahotik zelaira” izenburupean erreportajea. Ipar Euskal Herrian osoki euskaraz funtzionatzen duen futbol talde bakarra da Ortzaizekoa eta hori izan dute hizpide.
Deskargatu hemen.