Euskal bideojokozale eta garatzaileen biltzarra larunbatean Bilbon

Jokoteknia topaketen bosgarren edizioa ospatuko da Bilbon. Euskal bideojokogintza industriako aditu eta jokalariak batera jarriko dituzte momentuan dauden proiektu interesgarriak ezagutu, industriaren diagnostiko bat egin eta aurrera begirako ildoak zeintzuk diren argitzen saiatzeko asmoarekin. Game Erautsia Azku fundazioarekin batera antolatutako jardunaldi irekiak dira. Zale zein profesionalentzat irekiak. Game Erautsiko Landerrek ekarri dizkigu xehetasunak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #177: Eñaut Elorrieta, Orbel, Aitor Rubio, Markos Untzeta, Sister Ray, Otoi

og. Aza 10 , 2022
Urriaren amaieran kaleratu du Eñaut Elorrietak hurrengo disko luzea, laugarrena bakarka. Fantasia izena izango du eta gaur aurrerapen bezala ezagutarazi dituen bi singleak entzungo ditugu. Baiona dugu hurrengo geltokia, bertakoak baitira Orbel taldeko partaideak. Lur Hezea izeneko disko barnerakoi eta sakona aurkezten dabiltza. Guk bertatik bi abesti jarriko ditugu gaur. […]

Honekin lotuak