MUSIBLA #177: Eñaut Elorrieta, Orbel, Aitor Rubio, Markos Untzeta, Sister Ray, Otoi

Urriaren amaieran kaleratu du Eñaut Elorrietak hurrengo disko luzea, laugarrena bakarka. Fantasia izena izango du eta gaur aurrerapen bezala ezagutarazi dituen bi singleak entzungo ditugu. Baiona dugu hurrengo geltokia, bertakoak baitira Orbel taldeko partaideak. Lur Hezea izeneko disko barnerakoi eta sakona aurkezten dabiltza. Guk bertatik bi abesti jarriko ditugu gaur. Aitor Rubio  musikariak Argi Izpiak izeneko diskoa kaleratu berri du, blues-rock klasikoa oinarrian abesti biribilak aurkezteko. Rock klasikoarekin hasita, Markos Untzeta ekarriko dugu gurera. Bere azken diskoan, Ekilibrista, abesti inspiratuak eta bere ahots pertsonala. Gustura entzuteko diskoa. Sister Ray, Velvet Underground bandaren abesti bat izateaz gainera ondoren datorren proiektuaren izena ere bada. Ella Coyes musikariak izen horren azpian kaleratu du Communion izeneko diskoa. Gomendagarria. Eta bukatzeko, liluratu gaituen disko bat ekarri dugu: Urtzi Iza musikariaren Otoi. Tophus izeneko disko ederra kaleratu berri du. Izaren ibilbidean Empty Files bezalako proiektu mamitsuak daude, Otoi aurrerapauso garrantzitsua delakoan gaude.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IREKI GAIOLA: Manoel Martínez (corrupción nas oposicións de Osakidetza), Luís Villares (juiz e activista), Pinto de Herbón (rap e regueifa)

og. Aza 10 , 2022
Comezaremos o primeiro programa desta tempada de Ireki Gaiola ca entrevista a Manoel Martínez, médico galego que mora en Bilbao co cal faleremos sobre a sua dura travesía na defesa da sanidade pública e a sua denuncia sobre a presunta corrupción no sistema de oposicións de Osakidetza. A seguir e […]

Honekin lotuak