Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko lanen lehen harria jarri dute

Atzo egin zuten ekitaldi sinbolikoa, museoko kanpoaldean denboraren kapsula lurperatu zuten, kutxan aurreko eguneko egunkariak eta hainbat objektu sartu zituzten. Etorkizuneko hiritarrak nolakoak ginen ikus dezaten. Beraz, ofizialki hasiak dira lanak, eta 2024 amaierarako bukatuta egongo dira, Miguel Zugaza museoko zuzendariak zehaztu duenez. 1945. urtean altxatutako eraikin zaharrak eta 1970. urteko eraikin modernoak osatzen dute Bilboko Arte Ederren Museoa egun, eta bi horien gainean jarriko  den zubi moduko bat da Fosterren eta Uriarteren proiektua. Museoak 6.800 metro koadro irabaziko ditu horri esker, eta goialdean terraza bat izango du. Juan Mari Aburtok nabarmendu du eraldaketa arkitektoniko erabakigarri honen ibilbide-orria 2019-2022 Plan Estrategikoan finkatu zela (plan hori 2018an onartu zuen museoaren Patronatuak), eta hori lortzeko lehen urratsa Arte Ederren Bilboko Museoa Handitzeko eta Eraberritzeko proiektuen nazioarteko lehiaketaren deialdia izan zela, 2019. urtearen hasierakoa.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Abian da Euskaraldia

ol. Aza 18 , 2022
Atzo Azkuna Zentroan egindako ekitaldiarekin abiatu du Euskaraldia. Hitzez ekiteko garaia da. Hizkuntza ohituren gainean gogoeta egiteko deia egin dute antolatzaileek. Atzo iluntzean ekitaldia egin zuten alondegian, Patxo Telleria eta Nerea Mazo aktoreak aurkeztu zuten ekitaldia. Hamabost egunetan norberak hautatutako roletan aritu beharko da, Ahobizi edo Belarriprest. Hizkuntza ohituretan eragiteko […]

Honekin lotuak