Bilboko Arte Eder Museoak Antonio de Guezala margolariaren lanaren funts artistiko eta dokumental baliotsuaren zati esanguratsu bat gehitu dio bere bildumari, familiaren dohaintzari esker. Tartean margolanak eta marrazkiak, liburu eta aldizkarietako ilustrazioetarako diseinuak, kartelak, dekorazio eta eszenografietarako bozetoak, obra grafikoa, altzariak eta bere liburutegi pertsonalaren zati bat– 7.400 objektu baino […]

Gabriel Aresti euskaltegiak eta Zenbat Gara elkarteak Bilboko Arte Ederren Museoaren esku utzi dute Jose Arrue margolari abandotarrak 1920ko urteetan egindako beirate polikromoa. 2015 arte Kale Nagusiko 24an euskaltegiak duen egoitzan egon zen artelana, zaharberrituta, aurrerantzean museoaren esku egongo da eta bertan izango da berau ikusteko aukera, museoaren bildumara gehitu […]

Atzo egin zuten ekitaldi sinbolikoa, museoko kanpoaldean denboraren kapsula lurperatu zuten, kutxan aurreko eguneko egunkariak eta hainbat objektu sartu zituzten. Etorkizuneko hiritarrak nolakoak ginen ikus dezaten. Beraz, ofizialki hasiak dira lanak, eta 2024 amaierarako bukatuta egongo dira, Miguel Zugaza museoko zuzendariak zehaztu duenez. 1945. urtean altxatutako eraikin zaharrak eta 1970. […]

Duela aste pare bat irakurri genuen Berria egunkarian Iñigo Astiz kazetariak eginiko artikulua EAEko Ingurumen eta Hirigintza fiskalak tramiterako onartu du Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko proiektua geldiarazteko eskaria. Iñaki Uriarte arkitektoa buru, herri mugimendu batek salatu du ustezko irregulartasun eta lege hauste multzo bat egon dela Norman Fosterren proposamenean […]

2003an egindako ekintza baten ondorioz sortutako obra da ‘Zulo Beltzen Geometria’. Izan ere, historiaurreko leize-zulo batean egindako esku hartzea du abiaburu. Ibon Aranbarri da obra honen egilea, tradizio formalistaren eta kontzeptualismoaren arteko prestakuntza jaso zuen oihartzun handiko euskal artista. Leize-lorako sarbidea sei metroko diametroa zuen egitura modular lau eta opaku […]

Bilboko Arte Ederren Museoak, 2001az geroztik Iberdolaren eskutik bertako artelanen kontserbazioan dihardu, hauek jasan ditzazketen kalteak saihesteko asmotan. Horrela, Iberdrola – Museoaren kontserbazio eta zaharberritze egitasmoaren bitartez 48 lan tratatu zituzten iaz. Nabarmentzekoa da, horien artean zenbait artista Euskaldunenak daudela, esaterako, Isabel Baquedano nafarrarena, Ignazio Zuloaga gipuzkoarrarena, eta Roberto Laplaza […]