Astika herria Erandion kokatuta baserri multzoa okupatu da, Auzo okupatuko biztanleek ohartarazi dutenez, Erandioko Udalak eraisten hasteko baimena eman dio Labartain S.L. enpresari. Hori salatzeko, protesta egingo dute urtarrilaren 11n, Erandioko udaletxetik abiatuta. Une honetan zein da egoera, Auzotarrek azpimarratu dutenez, Labartain S.L. enpresak denbora darama auzoko lurrak erosten. Gaineratu dutenez, Udalak 2010etik darama lurraren kalifikazioa aldatzen, landa izaeratik industria-eraikuntzarako lurra izateko.
Inguruko ekonomia dinamizatzeko eta indartzeko helburua duen irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba bat da Ekhilur. Eta bertako erabiltzaileei diru elektronikoko kontu bat irekitzen diete Ekhilur sareko saltokietan mugikorrarekin egiten dituzten erosketak ordaintzeko. Proiektu honen nondik-norakoak hobeto azaltzeko Alex, Ekhilurreko kidea izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210111_alex%20ekilur.mp3 Deskargatu hemen.