Abian da Euskaraldia

Atzo Azkuna Zentroan egindako ekitaldiarekin abiatu du Euskaraldia. Hitzez ekiteko garaia da. Hizkuntza ohituren gainean gogoeta egiteko deia egin dute antolatzaileek. Atzo iluntzean ekitaldia egin zuten alondegian, Patxo Telleria eta Nerea Mazo aktoreak aurkeztu zuten ekitaldia. Hamabost egunetan norberak hautatutako roletan aritu beharko da, Ahobizi edo Belarriprest. Hizkuntza ohituretan eragiteko helburuarekin. Abenduaren 2 arte luzatuko da hirugarren edo eta tartean Bilbon ere bestelako ekitaldiak antolatuko dira, esaterako Bizi prest eguna, datorren larunbatean izango dena. Hainbat herritarrek bat egin dute euskaraldiarekin baita agintarik, esaterako gaur goizean Bilboko udalak ekitaldia egin du euskaraldiarekin konpromisoa adierazteko. Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan da buru gaur Udaletxeko mailadian udal korporazioko kide eta udal langile batzuekin egindako argazkian. Bat-bateko argazki honekin agertu nahi izan du Udalak Euskaraldiaren aldeko jarrera eta konpromisoa ekiteko garaia” goiburuarekin, Euskaraldia abenduaren 2ra arte ospatuko da, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperara arte.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Lou Reeden 1965eko demoak, The Feelies, Neil Young (2001 eta 2019an)

ol. Aza 18 , 2022
Laurie Andersonek, Lou Reed-en alargunak, 1965eko maiatzean Reedek grabatu zituen demoak, 50 urtez desagertuta egon ostean, John Caleren laguntzarekin berreskuratu eta kaleratu ditu, Words & Music, May 1965 izeneko diskoan. Velvet Underground-ekin, hurrengo urtetik aurrera kaleratu zituen abesti ezinbesteko batzuk daude, Lou Reedek “folk singer” moduan grabatuak, Bob Dylan gisako […]

Honekin lotuak