Sarritan ahalegindu gara euskaldunok gure herriaren luze-zabalei neurria hartzen eta horretarako galderak egin ditugu. Baita musikan ere. Musikan ezagunenak, Benito Lertxundiren harako Zenbat gera hura eta Tapia eta Leturiaren honako Aritmetika arazoak hau. Pedrok bigarren hau aukeratu du gaurko Urrezko kanta modura, euskaldunok noizean behin galdera bera errepikatu behar dugulakoan. Guk badakigu kantaren oinarri diren Koldo Izagirreren galdera guztien erantzunak bat bera direla, baina ez datorkigu gaizki lantzean behin gogoraraztea. Kaleratzeaz batera, kantak oihartzun handia lortu zuen, eta geroztik Joseba Tapiak Euskal Herrian zehar eman dituen kontzertu guztietan jo behar izan du.
Deskargatu hemen.