Asteburuan elikagai bilketa handia egingo da

Asteburu honetan, Elikagaien Bilketa Handia izango da hegoaldeko supermerkatuetan. Elikagai Bankuek deituta, herritarrek produktuak eman ahal izango dituzte. Datuen arabera, aurten, dagoeneko 11.045.637 kg banatu dira, eta 73.791 pertsonak jo behar izan dute bankuetara laguntza eske. Urtean, batez beste, pertsona batek 670 kg behar ditu bizirauteko, baina Elikagaien Bankuak ez dira hori asebetetzera iristen. Bilboko Udalak bat egin du bilketa handiarekin. azaroaren 25ean eta 26an boluntarioak supermerkatuetan egongo dira, bezeroak orientatzeko eta motibatzeko, 1995. urteaz geroztik Bizkaiko behartsuen alde egiten den jarduera solidario horretan lagun dezaten. Gainera, aurreko aldietan legez, Elikagaien Bankuak zehaztu du elikagai-bonuen bidezko bilketa elikagaigintzako katean geratuko dela gordeta, laguntzen duten elikadura-enpresetan, eta ez direla aterako handik; Bizkaian egoera ahulenean diren familientzat eta pertsonentzat janaria eskuratzeko baizik ez dira baliatuko bonu horiek. Elikagai-bonua erostean, saltokiak ematen duen tiketean geratuko da adierazita diru-zenbatekoa.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Durangoko Azokan 930 nobedade eta 250 kultur ekitaldi baino gehiago izango da

ol. Aza 25 , 2022
Durangoko Azokak 57. edizioko egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu. Azokak ohiko formatua berreskuratuko du aurten, bi urte bereziren ostean, eta abenduaren 7tik 11ra euskal kulturaren “eztanDA!” bizitzeko prest agertu dira antolatzaileak. Horretarako, 930 kultur nobedade egongo dira eskuragarri Landako guneko 248 erakusmahaitan: 689 liburu, 141 musika-produktu, 46 aldizkari eta […]

Honekin lotuak