Anodino teatrok sortu berri du Ipuindakada podcasta. Haur eta gazteentzako ipuinak ekoiztu dituzte. Euskaraz eginiko ipuin podcastak dira, ipuinak  sortutakoak dira, guztiak Getxon gertatzen dira, euskaraz entzutea ohitzea, umeen euskarazko hiztegia handitzea edo ulermena garatzea dute helburua. Abenduan zehar astero ipuin bat estreinatuko dute. Aitor Fernandino aktorea izan dugu gurekin. […]

Munduenea hamar ipuinek osatzen dute. Umeei zuzenduta daude, eta munduko kultura eta hizkuntza ezberdinetakoak dira. Ipuinen egileak denak bizi dira gure artean, eta horixe da helburua, euskararen bitartez kulturen arteko zubia egitea. Kulturartekotasuna eta hizkuntzen arteko elkarbizitza aldarrikatu nahi da ariketa praktiko baten bidez. Labayru fundazioak aurkeztu berri du Munduenea […]

Najib Mahfuz egiptoar idazle ezagunak inork ez bezala deskribatu zuen Kairo hiriko jende behartsuaren bizimodua. Pertsona dohakabe horietako bat Pipermin da, hamabi urteko mutiko bat, kafetegi batean morroi lanak egin arren, sasilan horretaz harro dagoena eta pozik bizi dena. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200403_IRAKURKETAK%206%20(Mahfuz).mp3 Deskargatu hemen.

Nora doaz ahoz aho urtetan transmititu diren ipuinak? Tradizio literario hori galdu ez dadin, Ipuina.eus ataria sortu dute Koldo Izagirre idazlearen eskutik eta Susa argitaletxearen babesarekin. Oraingoz 21 ipuin bildu dituzte, XIX. eta XX. Mendekoa. Mikel Elortza izan dugu gurean atari berriaren xehetasunak ekarri dizkigu. Saioaren bigarren atalean etxegiroan.eus literatur […]

Landareak eta animaliak mintzo ziren garaian, bazen Mikel izeneko baserritar bat. Elurra mara-mara ari zuen eta  Mikel Oso kezkatuta zegoen; urte hartako negua oso gogorra izango zen eta zelaian bizi ziren animalientzako arrisku handia zegoen… Horrela hasten da Animalien hizkuntza ipuina, Sorgina Txirulinak sortutakoa. Horrez gain, Badator Sorgina Txirulina liburuan […]

Erdi Aroko banderizoen arteko borrokei buruzko “Bereterretxeren Noblezia” irudidun liburuaren argitalpena egin nahi du Bego Alabazan eta horretarako crowfoundig kanpaina jarri du martxan. Lehenengo ahozko ikuskizuna sortu zuen, baladan oinarritutakoa eta orain paperera eraman nahi du egindako ikerketa lan guztia. Urtetan ipuinak han-hemen kontatzen ibili eta gero, sentitu du  Zuberoatik […]

Lurrek Hodeik esaten duena errepikaten du lorito bat balitz bezala eta amamak ea liliputar bat den galdetzen dio…liliputarrak ezagutu nahi badituzue, piztu irratia eta entzun amamaren ipuina! https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/11-gaurezdagoeskolarik-ongi%20etorri%20ikastolara.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur Lur, Hodei eta amama Felixa ezagutu ditugu irratian. Lurrek oinak lurrean ditu, Hodeik burua hodeietan eta amamak bihotza eskuetan… Zenbat gauza konpartituko duten entzuleekin! https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/01-gaurezdagoeskolarik-hodeirenipuina.mp3 Deskargatu hemen.