Bertsoa eta Gaztetxea, biko santua. Herriaren zuztarreko guneak konkistatzea da gakoa, eta gaurkoan Gaztetxeak bisitatuko ditugu: Danontzat Gaztetxea eta Zazpi katu gaztetxea. Plentzia eta Bilbo, 2025eko abendua eta 2024ko aspaldiko saioa. Bertsolari gazteak eta ez hain gazteak On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260205_potto_gestetxeroa.mp3 Deskargatu hemen.

Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak mahai gainean jarri ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260206_agenda_irantzuren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

Zelanda Berriak da hitzordu handia, Masterton hirian, martxoaren 4tik 7ra bitartean. Bertan izango ditugu GURE ardi moztaileak eta artilariak, Joseba Attard gidariarekin batera. Euskal Herriko elkartea, selekzio betea; ikurrinaren berotan beste 28 herrialderekin lehian arituko dira gure ordezkariak ardiei ilea mozteko lanean. Joseba Ugalde lezamarrak kontatu eta kantatu digu esperientziaren […]